Aste honetan onartu dira Laudioko Udaleko 2021erako aurrekontuak, Ezohiko Udal Osoko Bilkuran. Ez zen sorpresarik egon. Aurreikusi bezala, EAJk eta PSE-EEk gehiengo absolutua baliatu zuten duela ia bi aste aurkeztutako proposamena onartzeko.
Omnia eta EH Bilduk, aldiz, aurka bozkatu zuten, eta eztabaida ordubetez luzatu zen Internet bidez emititutako udalbatza telematikoan.
Aiaraldea hedabideak udalbatzaren kronika argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker zati bat ekarri dugu ALEAra. Txabi Alvaradoren jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen dituzu ikusgai.