Kontzertuak eta antzezlanak antolatu ditu udalak Amurrioko Jaiak ordezkatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares 2020ko abu. 4a, 10:01

Turistreando antzezlana ikusteko aukera egongo da. / Trapu Zaharra

Kultura programa oparoa antolatu du Amurrioko Udalak abuztu eta irailerako, ohiko sanrokeen ordez. Udako kultur tantak izena jarri diote egitasmoari.

Hainbat diziplinatako ikuskizunak eskainiko dituzte herriko zenbait txokotan: kontzertuak eta antzezlanak bereziki. Gainera, Amurrio Got Talent lehiaketa antolatu du tokiko erakundeak. Parte hartzaileek bideo bat grabatu eta bidali beharko dute abuztuaren 15a baino lehen, Whatsapp bitartez 665 712 802 zenbakira edo amurriogottalent2020@gmail.com helbidera.

Ekitaldiek edukiera mugatua izango dute eta ikusleek eserita egon beharko dute nahitaez, udalak zehaztu duenez. Abuztuak 8tik 22ra kontzertuak, kale ikuskizunak, bertso saioak eta bestelako ekitaldiak izango dira herrian zehar.

Albiste hau AIARALDEAk argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker zati bat ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu ikusgai, osorik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago