Saratxoko saihesbidea eraikitzeko lanak nahiko aurreratuta daude dagoeneko, baina ez dira aurreikusi bezala garatzen ari, Saratxo Bizirik-ek eta herriko administrazio batzarrak salatu dutenez.
Ohar bateratua plazaratu dute plataformak eta erakundeak, obretan ematen ari diren hainbat gorabehera jakinarazteko. "Beti esan izan dugu Saratxoko errepidearen eraikuntza handikeri hutsa zela, eta egun hori egiaztatzeko obrak ikustea besterik ez dago", nabarmendu dute.
Albiste hau Airaldea.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.