Langile bat zendu da Murgako Zorroza Gestion de Residuos enpresan gertatutako ezbehar baten ondorioz. Ertzaintzak argitu du astelehen arratsaldean, 17:30ean, jazo zela istripua. Behargina, antza, lau metroko altueratik erori zen eta larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren Murgara, Tubos Mecanicos del Norte enpresako langile grebalariek ziurtatu dutenez.
Gurutzerako ospitalera eraman zuten langilea, baina zaurien ondorioz zendu da. Ertzaintzak aipatu du herritar senegaldarra dela behargina. Osalan eta Ertzaintza bera ari dira ikertzen orain enpresan gertatutakoa. Aiarako alkatea ere Murgara joan da.
Albiste hau Aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.