Atzo goizean aurkeztu dute ordezkari jeltzaleek eta sozialistek Laudioko Udaleko 2020ko aurrekontuen proiektua. Guztira, 23.406.122 eurokoa izango da. Atzo jaso zituzten oposizioko taldeen ekarpenak eta hurrengo egunetan baloratuko dute euren ideiak txertatzeko aukera dagoen.
Abenduaren 2an, ezohiko udalbatza deituko dute egitasmoa onartzeko. 1983. urtetik ez du aurrera egiten aurrekontu batek bere urteko jarduera hasi baino lehen.
Albiste hau Aiaraldeak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Aitor Aspururen jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.