Tubacexeko langile bat hil da, bero handiko gune batean lanean zegoela eman dion bihotzekoaren ondorioz

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2019ko ira. 18a, 10:46

Anbulantzia eta suhiltzaileak bertaratu dira fabrikara. AIARALDEA.EUS

Behargina Eusetek enpresa azpikontratatuarekin zegoen lanean fabrikan. Udan Tubacexen jazo den bigarren lan heriotza izan da, eta eskualdeko hogeigarrena.

Tubacex taldeko Aceralava lantegian zegoen behargin bat (M.G.R. 59 urteko gizonezkoa) hil zen atzo, bihotzekoak jota. Bero handia egiten zuen toki batean zegoen lanean konortea galdu zuenean. Antza, bero-kolpe bat pairatu zuen. Anbulantzian eraman zuten Gurutzetako ospitalera behargina, baina ez da onik atera.

Iturri sindikalen arabera, behargina Eusetek enpresa azpikontratatuarekin zegoen lanean fabrikan. Sindikatuak gaur bilduko dira 15:00etan gertatutakoa lantzeko. Enpresaren zuzendaritzak adierazi die ez dakiela zeintzuk diren heriotzaren arrazoiak. 

Albiste hau Aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago