Aretako etxe bat erre da goizaldean

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2019ko ira. 3a, 13:47
Kiskalita geratu da Laudioko etxea. @BOMBEROSARABA

1:30 inguruan izan da ezbeharra Atxarte kalean. Ez da zauriturik egon, baina bertako zein aldameneko bizilagunak eraikinetatik kanporatu behar izan dituzte, sutea bukatu arte.

Sutea egon da bart goizaldean Aretan. Etxebizitza batek su hartu du Atxarte kalean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 1:30 aldera piztu da sua, baina ez da zauriturik egon. Alabaina, bertako bizilagunak zein aldameneko eraikinekoak kalera atera dituzte neurri gisa. "Sua itzaltzean etxeetara iritsi dira gehienak", ezbeharra sortu den eraikinekoak salbu. Guztira 8 lagun kanporatu behar izan dituzte. Kalteei dagokienez, teilatua zeharo kiskalita geratu da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide