Ana Perez Rodrigez izango da Artziniegako jaien pregoilaria

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren 2019ko abu. 10a, 11:52

Ana Perez Rodrigez izango da pregoilaria. / Artziniegako Jai Batzorde

103 urte ditu artziniegarrak. 'Anita Zapataria' ezizenez da ezaguna herrian. Pregoilari izendatzearekin eskertu nahi diote herriaren alde eginiko lana.

Ana Perez Rodrigez aukeratu du Artziniegako Jai Batzordeak aurtengo festen pregoilaria izateko. 1915eko abenduaren 18an jaio zen Perez Rodrigez Cristosenden (Ourensen, Galizian). Besteak beste, Arteko Gure Ama eskolan sukaldari aritu da. "Jai batzordeak erabaki du Anita la zapatera-horrela ezagutzen dugu mundu guztiak- Artziniegako pertsonarik zaharrena, 104 urterekin, aurtengo jaietako pregoilaria izatea", adierazi dute zabaldutako oharrean. 

Gerraren ondorioz etorri zen Galiziatik Aiaraldera Perez Rodrigez, eta 1941. urtean finkatu zen Artziniegan. Izan ere, senarra zapataria zen: "Gure herrian herritartu zen. Lehenbizi Goienkalen bizi zen, eta gaurdaino udaletxe zaharraren ondoan dagoen etxean". 

Hala, herriko zaharrenari eman diote pregoia sortu eta txupina pizteko ardura. Abuztuaren 30ean izango da ekitaldia, 20:15ean Goiko plazan.

Albiste hau Aiaraldeak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago