Greba bertan behera utzi dute Valvospain-Ituarteko langileek

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado 2019ko uzt. 8a, 19:11

Elkarretaratze ugari egin dituzte Valvospain-Ituarteko langileek ekainean.

Maiatzaren 30etik zeramaten langileek greba mugagabean eta bihar itzuliko dira berriz lanera. Fabrikak hainbat bankuri zor die dirua, eta horietako bat prest agertu da fabrika bere gain hartzeko. Zuzendaritzak beharginek eginiko hainbat eskakizun onartu ditu.

Bihar itzuliko dira Valvospain-Ituarteko langileak lanera, greban hilabete bat baino gehiago eman ondoren. Maiatzaren 30ean gelditu zituzten fabrikako makinak, zuzendaritzak ezarri nahi zituen kaleratzeen eta soldata atzerapenen aurka. 

Lantegia guztiz ixtea zen enpresaren jabeek plazaratu zuten azken asmoa. Azken astean, baina, egoera nabarmen hobetu dela dirudi. Iragan ostegunean bildu ziren beharginen ordezkariak administratzaile konkurtsalarekin eta enpresaren zuzendaritzarekin. Bertan jakinarazi zuten fabrikako buruek oraindik ez zirela likidazio fasean sartu eta banku hartzekodunetako bat prest agertu zela enpresa bere gain hartzeko. Hitzarmen bat sinatuko lukete horretarako. Akordio horren arabera, bankuak Valvospain-Ituarteren akzioak erosiko lituzke, enpresarekiko hartzekodunak diren beste finantza entitate batzuekin batera. 

 

Albiste hau Airaldea.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago