EAJk prentsa oharra baliatu du publiko egiteko Laudioko Udalean koalizioan gobernatuko dutela sozialisten laguntzarekin.
Biek batera 9 ordezkari izango dituzte 17ren artean eta horrek gehiengo osoa emango die. Berez, Udala zuzenduko duen talde berriaren egitura ezagutzeko ostiralera arte itxarotea izango da beharrezkoa. 09:00etan egingo den udalbatzaren ostean, Ander Añibarro alkateak eta Juan Jesus Merchan sozialisten buruak akordioaren nondik norakoak eskainiko dituzte.
Albiste hau Aiaraldeak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu ikusgai.