Internet bidez egindako deskarga batek 150 euroko kalte-ordaina edo epaiketa ekar liezaioke laudioar bati. Ekainaren hasieran jaso zuen laudioarrak eskutitza, Bilboko abokatu baten partez; eta jakinarazi dio salaketa jarriko duela bere aurka epaitegian 150 euro ez badizkio ordaintzen. Bost eguneko epea eman dio horretarako.
Abokatuak eskutitza baliatu du azaltzeko Kaliforniako Productions LLC kontratatu duela. Ondorioz, 2018an P2P programa baliatuta -BitTorrent- fitxategi bat deskargatzea leporatu dio. Horretarako, bere IPa identifikatu dute, Euskaltel enpresari galdetu ostean.
Albiste hau Aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.