"Fisioterapeutak barruko arropa kendu zidan, eta bagina ukitu"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren 2019ko mai. 26a, 09:37

Indarkeria matxistari aurre egiteko murala aurkeztu zuten duela gutxi Laudion. / Aiaraldea.eus |

Laudioko osasun zentro pribatu batean gertatutako eraso matxista salatu du Aiaraldeko Mugimendu Feministak.

Iragan ostegunean osasun profesional baten eskutik, eraso matxista jasan izana salatu du emakume batek. Bizkarreko arazoak medio jo zuen osasun zentrora. "Bizkarreko mina nuelako joan nintzen zentrora. Aldaka aztertzeko prakak jaitsi zizkidan lehenik, eta ondoren barruko arropa. Ipurdia ukitu zidanean hasi nintzen larritzen, gerta zitekeenaren beldur nintzen. Gorputza ikutu beharra bai, baina tanga kentzea ez zitzaidan normala iruditu", adierazi du aiaraldearrak, "luzaketak egin zizkidan, eta mina sentitu nezakeen gunea azaltzeko eskua baginatik pasatu zidan".

Hori dela eta, Aiaraldeko Mugimendu Feministarengana jo zuen: "Oso babestua sentitu naiz, aurrera egiteko indartsu. Ez dut nik bizitakoa beste inork jasaterik nahi". Orduan erabaki zuen salaketa jartzea bide judizialetik, baina ez diote epaiketara iristeko aukera bermatu: "Salaketa auzitegietara iristea oso zaila zela esan zidaten".

 

Albiste hau Aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago