Kokoriko hezkuntza faktoria aurkeztuko dute ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado 2019ko urt. 30a, 18:58

Ekintza ugari garatu ditu dagoeneko Kokoriko hezkuntza faktoriak. / Aiaraldea.eus

Jaio berri da Kokoriko hezkuntza faktoria, bertako kideek lanean urtebete baino gehiago daramaten arren. Makina bat ekintza antolatu dituzte dagoeneko, eta aurten ere beste horrenbeste egingo dituzte.

Urte berriarekin batera jaio da Kokoriko Hezkuntza Faktoria. Hala ere, urtebete daramate bertako kideek lanean, egitasmoa garatzen. Udalekuak, irteerak, hainbat ikastetxeetako eskolaz kanpoko ekintzak, ikastaroak eta beste hainbat jarduera gauzatu zituzten iaz, eta aurten are gehiago egitea dute helburu.

"Hezkuntza ildoaren jatorrira joateko bi urte atzera egin beharko genuke, Aiaraldea Ekintzen Faktoria jaio zen urtera, bertan zehaztu baitzen proiektuaren ardatzetako bat hezkuntzarena izango zela", azaldu du Aritz Lilik.

"Hezkuntza eredu alternatiboa" eskaintzea izango da Kokorikoren xedea, "modu integralean" eraginda, "hezkuntza formalean, ez formalean zein informalean". Haur eta gazteak "erdigunean" jarri nahi dituzte horretarako, izaki oso moduan dituzten eskubide eta betebeharrak aldarrikatuta.

Albiste hau Aiaraldeak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago