Polizia nazional ohia atxilotu dute, Lezamako baserriari tiro egitea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2019ko urt. 10a, 13:02

Lezaman erasotutako baserria. AIARALDEA

Gizonezkoak 74 urte ditu eta aurretik identifikatu zuten pertsona da.

Gaur goizean atxilotu du Ertzaintzak 74 urteko polizia nazional ohia, Lezamako baserriari tiro egitea egotzita. Atzo miatu zuten bere etxea. 

Eldiario.es hedabidearen arabera, tiroa egiteko erabili zen arma topatu du poliziak. Baimendua ez dagoen arma bat da, atxilotuak bere lanpostuan zuen arma entregatu zuelako erretiratu zenean, eta ehiza eskopeta izateko baimena zuelako soilik. 

Ertzaintzak berretsi du susmagarria atzeman duela gaur goizean, baina prentsa bulegoak azaldu du goizez, gutxienez, ez duela informazio gehiago zabalduko. Hortaz, ez dute zehaztu zein den akusazioa, edota epaitegira eraman duten atxilotua.

Albiste hau Aiaralde.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago