Tiro bat bota zuten, urtarrilaren 6an, goizean, ezker abertzaleko familia baten baserriarren aurka, Lezaman (Amurrio). Bederatzi milimetroko bala bat sartu zen etxeko sukaldera, leihotik. Ertzaintza etxebizitzara bertaratu zen eta ikerketa abiatu du. Salaketa jarri du familiak.
Lekukoek salatu dutenez, ezin da ehiztari baten bala galdu bat izan eta ez da ezta familia arazo edo liskar baten ondorioz izan. Era berean, nabarmendu dute gertaera jazo den unean etxean jendea zegoela eta, ondorioz, arrisku handia jasan dutela.
Albiste hau AIARALDEAk argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.