Udalak zortzi plaza beteko dituen enplegu eskaintza publikoa onartu du

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2018ko abe. 21a, 07:00

Amurrioko Udalak enplegu eskaintza egin du. AIARALDEA

Hiru plaza barne sustapenera egongo dira zuzenduta, eta bost jende guztiarentzat zabalik.

Amurrioko Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko Enplegu Eskaintza Publikoa onetsi du. Horren bitartez zortzi lanpostu beteko dira, horietako hiru barne sustapenekoak. Lanpostuetarako deialdiak 2019an zehar egingo dira. 

Oposizio prozesu horretan bete beharreko lanpostuak hiru administrazio laguntzaile, ofizioetako ofizial bat eta udaltzaingoko agente bat izango dira. Horrez gain, beste hiru lanpostu barne sustapenera egongo dira zuzenduta, administrari lanpostua eta lehen mailako agente postu bi.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago