Lan erregulazio espedientea 2020ra arte luzatu nahi du Tubos Reunidosek

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez 2018ko aza. 13a, 09:44
Tubos Reunidos enpresak Amurrion duen lantegia. AIARALDEA

Jadanik hasi dira sindikatuen eta enpresako zuzendaritzaren arteko negoziaketak.

Urriaren 25ean Tubos Reunidoseko zuzendaritzak eskatu zien langile ordezkariei negoziazio mahairako kideak hautatzeko. Jadanik hasi dira bi aldeen arteko elkarrizketak eta enpresako agintariek adierazi dute lan erregulazio espedientea ezarri nahi dutela 2018ko azarotik 2020ko otsailera arte. Antza, beharginek erdira murriztu beharko lukete lanaldia, edo %56ra, gehienez. Hala eta guztiz ere, negoziazioak ez dira amaitu.

Lantegiak jarduera elikatuko lukeen eskariak jasoko balitu, lanaldia handitzeko parada izango luke enpresak eta, ondorioz, beharginak ez lirateke etxean geratu behar euren langabezia kontsumitzen.

Akzioen balioaren galera
Berez, Tubos Reunidos taldean erabakiak eta neurriak azkartu dira Guillermo Ulaciak zuzendaritza utzi ostean. Ulaciaren agurraren eraginez, akzioen %35eko balioaren galera jazo zen hurrengo asteetan, eta horri gehitu behar zaio zorra ordaintzeko gaitasun eza aitortu duela zuzendaritzak. Horrez gain, Trumpen zergek zalantzan jarri dute negozio eredua.

Edonola ere, langileek gogoratu dute eurei egokituko zaiela ordaintzea zuzendaritzak hartutako erabaki txarrak: "2007an adostu zuten Condesa enpresarekin fusioa, eta nahiz eta 170 milioi euroko mailegua eskatu, azkenean ez zuten gauzatu. Hori bai, maileguaren dirua akziodunen artean banatu zuten".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide