Santiago Abascal: "konplexurik gabeko" faxista baten gorakada

Erabiltzailearen aurpegia
Santiago Abascal: "konplexurik gabeko" faxista baten gorakada
Ilustrazioa: Aimar Gutierrez Bidarte

10.000 jarraitzaile elkartu zituzten Santiago Abascal Conderen mezu faxistek aurreko larunbatean Madrilgo Vistalegren. 

Abascal presidente den VOX alderdi ultraeskuindarraren ordura arteko ekitaldirik jendetsuena izan denak estatuko panorama politikoa alderik alde asaldatu duela dirudi, ze puntura arte?  Nola heldu da "prime time"-a okupatzen duen amurrioar hau Espaniar faxismoaren ustezko lider izatera?

Donald Trump, Marine Le Pen, “El Cid Campeador” eta Sarah Palinen arteko sinbiosi perfektuan altxatu zen larunbatean Santiago Abascal, Espainiako ultraeskuindarren akuilu, bandera gorri-horiak astindu eta astindu egiten zuten milaka fanatikoz inguraturik. Argi eta musika ikuskizun batez baliatuta adoretu zituen bere jarraitzaileak nazioaren mehatxuei indarrez eta determinazioz erantzuteko: independentistak, etorkinak eta feministak.

 

Albiste hau AIARALDEA GAUR-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Albistea osorik hemen duzu ikusgai. 

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide