Zortzi pertsona artatu dituzte Bañueta kiroldegian gas jario baten ondorioz

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2018ko mai. 11a, 14:36
Kiroldegian zegoen jendea kanporatu dute. /Aiaraldea

Igerilekuko kloroaren estalkian gertatutako matxura baten ondorioz jazo da ezbeharra, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Zortzi pertsona artatu dituzte gaur Amurrioko Bañueta kiroldegiko igerilekuetan, gas jario baten ondorioz. Gasa arnastu dute kiroldegiko zortzi erabiltzaile horiek, eta azkura sortu die horrek. Hala ere, ez die kalte larririk sortu, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Poliziak azaldu duenez, kloroaren estalkiko matxura baten ondorioz gertatu da isurketa.

Kiroldegiaren badaezpadako desalojoa gauzatu dute jarraian. 70 pertsona inguru zeuden eraikinaren barruan. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide