Lagunen babesean sartu da Julen Ibarrola Basauriko kartzelan

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2018ko ots. 12a, 09:34

Amurriokoak urtebeteko espetxe zigorra bete beharko du, errotuladorez pintaketa bat egiteagatik.

Igndeko 19:00ak aldera sartu da kartzelan Julen Ibarrola. Amurriotik abiatu da gaztea eta hainbat lagunek agurtu dute Basauriko espetxera bidean. Tubos Reunidos enpresako zubian bengalekin eta pankartekin elkartasuna adierazi diote gazteari.

Amurrioko gaztea urtebetez espetxeratzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Duela 3 urte errotulatzailez pintaketa bat egiteagatik zigorra ezarri diote.

Alfredo Remirez "@erreharria" amurrioarra bertan dago azaroaz geroztik. Ostiralean egin zen Julen Ibarrolaren kartzelan sartzeko agindua salatzeko ekitaldia eta txiolariak mezua bidali zion jakinarazteko besoak zabalik itxarongo zuela besarkada emateko.

EITBn ekimena

Gaur goizean EiTBn komunikabide publikoaren lanketa eza salatu du Julen Libre plataformak. Bilboko egoitzaren sarrera bete dute Ibarrolaren aldeko mezuz. Sare sozialetan azaldu dutenez, kasuari isiltasunarekin erantzutea injustiziaren konplize izatea da.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago