Julen Ibarrolaren alde mobilizatu dira Aiaraldeako ikastetxeetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2018ko ots. 7a, 13:30

Amurrioko gaztea urtebetez espetxeratzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Duela hiru urte errotuladorez pintaketa bat egiteagatik

Amurrioko beste gazte batek, Julen Ibarrolak, Auzitegi Nazionaleko eskutitza jaso du urtebetez espetxeratzeko, terrorismoa goratzeagatik zigortu ostean. Alfredo Remirezen kasuan bezala, akusazioak adierazpen askatasunari lotutako delituarekin dauka harremana. Hain zuzen ere, errotuladoreaz baliatuta, pintaketa egiteagatik. Hamar egun izango ditu kartzelan sartzeko.

Elkarretaratzeak

Elkarretaratzeak egin dituzte eskualdeko hainbat ikastetxetan Julen Ibarrola gazte amurrioarraren kasua salatzeko. Zaraobe Institutuko, Aresketa Ikastolako, Laudio Ikastolako, Laudioko Lanbide Heziketa Ikastetxeko eta Laudio Institututuko ikasleak mobilizatu dira. 

Beste hainbat ekimen egingo dira aste honetan. Bihar -otsailak 8- auto-karabana egingo dute Amurrion, 19:00etan Telefonicako eraikinetik abiatuta. Ostiralean, aldiz, mobilizazio-kazerolada egingo dute herriko kaleetatik, ordu berean Juan Urrutia plazatik abiatuta. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago