Sei bertsolari arituko dira igandeko finalaurrekoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2017ko aza. 17a, 12:31

Gaur da internet bidez sarrerak erosteko azken eguna.

Amurrion izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren hurrengo  zita. Finalaurrekoen bigarren itzuliko lehen saioa egingo da igandean Bañueta kiroldegian, 17:00etan.

Sei bertsolari arituko dira norgehiagokan: Beñat Gaztelumendi Arandia, Nerea Ibarzabal Salegi, Sustrai Colina Acordarrementeria, Jon Maia Soria, Etxahun Lekue Etxebarria eta Jon Martin Etxebeste. Aintzane Irazusta Arzallus izango da aurkezlea. Bertsosarrerak.eus atarian erosi daitezke sarrerak. Aiaraldea hedabideak jarraipen berezia egingo du, atarian ikusi ahalko da zuzenean emanaldia. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago