Arespalditzako Udaletxean egin du prentsaurrekoa Aiaraldeko Gure Esku Dago plataformak iragartzeko sinadura bilketa abiatuko duela. Ekimenaren helburua da 5.000 sinadura jasotzea Aiaran, Artziniegan, Okondon, Amurrion eta Laudion.
Sinadura kopuru horrekin babes nahikoa eskuratu nahi dute 2018an herri galdeketak antolatzeko aipatutako herrietan. Aiaraldea Bat ekimenak, ordea, 3.000 sinadurako helburua jarri du, herrietako %10, alegia. Kanpaina azaroan bukatuko da.
16 urtetik gorako herritarrei galdetu
Erabakitzeko eskubideari buruzko galdeketa egin nahi dute eskualdean eta euren iritzia eman dezaten deituko dituzte 16 urtetik gorako herritarrak.