Enpresak zenbait arazo izan ditu finantzazioa lortzeko, antza. Alde batetik, bi bezero garrantzitsuk eskaerak egiteari utzi diote, eta horietako bat General Electric, gainera, ixtear dago.
Bestalde, enpresaren finantziazio iturririk nagusienak, Banco Popularrek, porrot egin du eta gero eta zailagoa egiten zaio Gometeguiri kredituak eskuratzea.
Gauzak horrela, enpresak 13 milioi euroko zorra dauka banketxeekin eta boluntarioki jo du hartzekodunen konkurtsora, akordioa adosteko zorra duten entitateekin.
Soldatak jasotzeke
Langileei ere zor dizkie bi soldata, ekainekoa eta uztaileko apartekoa. Hurrengo egunetan abuztukoa kobratzea espero dute beharginek. Zentzu berean, euren itxaropena da oraingo eskaerak bukatu ahala, egoera ondo bideratzea.