22 urteko langile bat hil da Murgako argindar estazioan elektrokutatuta

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2017ko mai. 31a, 11:01

Murgako argindar estazioan izan da istripua / Aiaraldea

Behargin batek istripua izan du gaur goizean Murgako argindar gunean. 09:00ak aldera jazo da ezbeharra. Osasun zerbitzuek ezin izan dute suspertu, eta ordubeteren buruan zendu da. 

Beharginak istripua izan du gaur goizean Murgako argindar gunean. 09:00ak aldera jazo da ezbeharra. Osasun zerbitzuek ezin izan dute suspertu, eta ordubeteren buruan zendu da. Hildakoak 22 urte zituen eta jatorri portugaldarra.

Lan istripua 9:00ak aldera gertatu da Murgan. Elektrizitate estazioan lanean zebilen langilea elektrokutatua hil da.

Suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira artatzera, baina ezin izan dute ezer egin, ordubetez baino gehiago erreanimazioa egin dioten arren, pultsu ahula baitzuen. Ertzaintza ari da gertatutakoa ikertzen.

Istripuak zerbitzu elektrikoan eragina izan du, Zuhatzan, adibidez, argirik gabe daude goizetik. Iberdrolak jakinarazi dio Aiarako Udalari pare bat ordutan konponduko dutela.

Elkarretaratzea Amurrion bihar


LAB sindikatuak oharra plazaratu du salatzeko bi hildako egon direla gaur Euskal Herrian lan istripuen ondorioz; Urretxun eta Murgan. Gehiengo sindikalak elkarretaratzea deitu du biharko (ekainak 1). Herriko Plazan izango da, 12:00etan. 

Erakundeak nabarmendu du prekarietatearen ondorio zuzena direla horrelako gertakariak eta azaldu du, Urretxun zendutako behargina gutxienez azpikontrata batean aritzen zela.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago