133.806 euro ordaindu beharko dizkio Udalak amiantoak hildako Kepa Galdosen familiari

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2017ko ots. 15a, 16:53

Kepa Galdosen senideek eginiko elkarretaratze baten irudia. / Aiaraldea

Amiantoa dela eta zigortu duten EAEko lehen Udala da Laudiokoa; sententziak frogatutzat eman du Galdosek amiantoa maneiatu zuela lanean egon zen urteetan, eta ez zuela inolako babes-neurririk jaso.

Atera da Kepa Galdos udal langilearen senideek Laudioko Udalaren aurka bultzatutako epaiketaren sententzia. Epaiaren arabera, Kepa Galdos amiantoak eragindako mesotelioma baten ondorioz hil egin zen, hots, birikietako minbiziagatik. Hortaz gain, sententziak dio langilea amiantodun materialekin aritu zela lanean Laudioko Udalarentzat hainbat urtez, “inolako babes neurririk hartu gabe”.

"Babes neurri eta informaziorik gabe"

Udal langileek ez zekiten esku artean zituzten materialak amiantozkoak zirenik ere, eta arnasten zuten hautsa “hauts normala” zela uste zuten, sententzian azaltzen denez. “Udalak ez zien langileei inoiz eman horren gaineko informaziorik eta horregatik ez zuten inoiz babes neurririk hartu”.

Urriaren 4an izan zen epaiketa. Hasiera batean ekainaren 13an zen egitekoa, baina lau hilabetez atzeratu zen Udalaren abokatuak argudiatu zuelako lan-arloko epaitegiak ez zuela horretarako eskumenik, eta fiskalaren txostena falta zela.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago