Guardianek zenbait instalazio itxi eta kanpora bidaliko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2017ko ots. 6a, 17:54
Guardianeko langileek eginiko mobilizazioa, artxiboko irudi batean. /Alea

LAB, CCOO eta UGT sindikatuek elkarretaratzea egingo dute bihar, 12:30ean, salatzeko Guardian enpresak zilarreztatzeko azpiegiturak eta lanak kanpora bidaliko dituela.

2017ko uztailean itxiko dituzte azpiegiturak beste leku batera eramateko.

19 langile aritzen dira instalazio horietan eta, nahiz eta ez dituzten kaleratuko -beste postuetan kokatuko dituzte-, LABek azaldu du horrek suposatuko duela lanpostuak galduko direla.

Sindikatuak arduratuta

LABek oharra zabaldu du azaltzeko arduratuta dagoela. Izan ere, itxiko den ekoizpen linea errentagarria da eta, ondorioz, bi linea besterik ez dira geratuko lantegian; "Float" eta "Parabrisas", hain zuzen. Gainera, enpresak dio azken horrek ez duela ematen etekinik.

Sindikatuak adierazi du bere susmoa dela Guardian enpresako zuzendaritzak murriztu nahi dituela ekoizpena eta lanpostuak. Berez, LABek argudiatu du gero eta langile gutxiago dagoela erretiratzen direnak eta baja hartzen dutenak ez direlako ordezkatzen eta lan ugari azpikontratatzen direlako.

Horregatik, uste du lanpostuak kolokan egon daitezkeela etorkizunean. Hori dela eta, bihar mobilizatzeko deia zabaldu dute LAB, UGT eta CCOO sindikatuek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide