Haurrak zaintzeko gela publikoa zabaldu dute Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2016ko eka. 2a, 12:00

Besteak beste, gelan bi besaulki, haur-aulki altua eta aldalekua dago. Irudia: Aiaraldea.eus

Lan horretara bideratutako Arabako lehenengo udal espazioa da Amurriokoa.

Amurrioko Udalak haurren zaintzara bideratutako gela publikoa egokitu du Kultur Etxean. Haurrak elikatzeko edo garbiketa lanak egiteko baliabideak daude bertan: bi besaulki, haur-aulki altua, mikrouhin labea, aldalekua, pixoihalak botatzeko ontzia eta jostailuak.

Guztira, udalak 3.593,41€ inbertitu ditu zerbitzu berri hori abiatzeko.

Arabako bakarra

Lan horretara bideratutako Arabako lehenengo udal espazioa da Amurriokoa. Josune Irabien Amurrioko alkateak azaldu du: "Ez dugu edoskitzea eta umeen zaintza eskutatu nahi. Tabernak edo kaleaz gain, gurasoei beste aukera pribatu eta goxo bat eskaintzea da gure helburua".

Gela Kultur Etxeko beheko solairuan kokatuta dago eta eraikinak duen ordutegi bera du, goizez 10:00etatik 13:30etara eta arratsaldez 16:00etatik 21:00etara. Erabili ahal izateko harreran giltza eskatu behar da.

Irabienek adierazi duenez, etorkizunari begira herriko beste espazio batzuetan antzeko zerbitzuak kokatzea dute helburu. "Beharrak aztertu eta horien arabera beste espazio batzuetan aldalekuak eta haurrei jaten emateko guneak kokatu nahiko genituzte. Kiroldegian, adibidez, ondo legoke".

Proiektua garatzeko herriko ekintzaileen bi enpresekin aritu dira elkarlanean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago