Datorren larunbatean, apirilak 23, proiektatuko da Amurrio Antzokian Kepa Sojoren azken lana: “Hileta” izeneko filma laburra. Zinemagile laudioarrak euskaraz egiten duen lehenbiziko lana izango da. 20:00etan izango da emanaldia, eta sarrera doakoa izango da.
Filma iluna
Komediak izan dira Kepa Sojoren orain arteko pelikula guztiak. Honakoa, baina, istorio ilun bat du ardatz. XX. mendearen hasieran girotutako hileta batean girotua dago filma eta Carl Theodor Dreyer zuzendariaren “Ordet” pelikularen omenaldi bat da. Iazko abuztuan grabatu zuten lana, Baranbion.