Bost urteko kartzela zigorra eskaera, JEZ enpresako langileari

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2016ko api. 14a, 12:00

2014ko martxoaren 3an FMIren aurkako manifestazioan parte hartzeagatik atxilotu zuten JEZ enpresako langile batzordeko kide Iñaki Montes, Bilbon. Epaitegiak erabaki du bost urteko kartzela zigorra eskaera egitea instrukzio fasea bukatu ostean.

Zehazki, fiskalak bi urte eskatuko dizkio desordenak sortzeagatik eta beste hiru agintariren aurkako atentatua leporatuta. Horrez gain, hamabi hilabeteko isuna ezarri nahi diote eta 214.500 euroko kalte ordainak.

"Akusazio faltsuak"
Beharginak errugabea dela aldarrikatu du. Azaldu du manifestazioan parte hartu zuela Troikaren politiken aurka gehiengo sindikalak deitu baitzuen. Azpimarratu du akusazio guztiak faltsuak direla, eta horrekin lotuta, adierazi  du zenbait bideo grabatu zutela kazetariek eta horietan bistakoa dela berak ez zuela legez kanpokorik ezer egin.

Bestalde, aipatu du manifestazioaren istiluen hasieran atxilotu zutela eta ez duela ulertzen zergatik egotzi nahi dizkioten gero apurtu ziren gauzen ardura; hau da, 214.500 euroko kalte ordainak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago