Tuboseko zuzendaritzak akordioa nahi du "bake soziala" bermatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2016ko api. 6a, 17:57

2012an langileek greba abiatu zuten hitzarmen duina eskatzeko./ Aiaraldea

Akordiorik ez da izan zuzendaritza eta langileen arteko lehendabiziko bi bileretan.

Gaur goizean elkartu dira berriro Tubos Reunidos enpresako zuzendaritza eta langileen ordezkariak negoziazio mahaian eta ostiralean jarraituko dute,  ez baitute ezer aurreratu gaurko hitzorduan.

Hala ere, zuzendaritzak argi eta garbi adierazi du akordioa lortu nahi duela “bake soziala” bermatzeko lantegian. Asmo horren aurrean, sindikatuek mobilizazioen inguruan eztabaidatzeari ekingo diote.

Printzipioz, ELA eta LAB sindikatuek enplegua erregulatzeko espedientearen aurkako jarrera azaldu dute eta CCOOk, UGTk eta VTRk, ordea, oraindik eztabaidatu behar dute euren afiliatuekin.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago