Aurrera pausurik ez da jazo hitzordu horretan eta asteazkenean elkartuko dira berriro. Printzipioz, ELA eta CCOO sindikatuek egin dute zenbait galdera eta zuzendaritzak erantzun beharko du.
Esate baterako, ELAk itaundu du zenbat aldiz gelditu zuten ekoizpena iazko lehen hiru hilabeteetan lantegiko hainbat postuetan. Horrez gain, sindikatuak jakin nahi du zenbat aparteko ordu egin izan dira iaz eta aurten. Gainera, informazioa eskatu dute enpresak jasotako zigorrei buruz, eskariak berandu betetzeagatik.
Bestalde, CCOOk galdetu du zeintzuk izango diren zuzendaritzak hartuko dituen giza babeserako neurriak espedienteak irauten duen bitartean.