Babestutako edukia

Euskaltegietan 2020-2021 ikasturteko aurrematrikula egiteko epea ireki du AEK-k

Erabiltzailearen aurpegia

Uztailaren 8a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek %5eko deskontua eta ordainketa malguagoa egiteko aukera izango dute. AEK-k ohiko ikastaroekin jarraitzea aurreikusten du.

Datorren ikasturtea prestatzen hasi da, eta helburu nagusia da urritik aurrera ohiko ikastaroekin segitzea, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta. Hala, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak izango ditugu, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua ere eskainiko ditugu, eta Foruko barnetegia urte osoan irekiko dugu berriro.

Gainera, AEKn, hasiak gara plan berezi bat osatzen; batetik, ezohiko egoera honetara guztiz egokitzeko, eta, bestetik, urritik aurrera etor daitekeen guztiari irtenbiderik onenak topatzeko.

Euskal Herri osoan 100 euskaltegi baino gehiagotan eskaintzen dituzte euskara ikastaroak, eta aurten, lehenengoz, aurrematrikula webgunean egiteko aukera zabaldu dute. Uztailaren 8a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek %5eko deskontua izango dute, eta ordainketa malgutasunez egiteko aukera, ohiko ordainketa-epeei epe bat gehituta. Gainera, taldeak eratzeko orduan lehentasuna izango dute.

Izen-ematea irekita dago eta uztailaren 8ra arte egin daiteke, www.aek.eus webgunean, AEKren edozein euskaltegitan edota 673 20 01 00 eta 946 46 40 00 telefonoetara deituta.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide