Adurtza ikastolaren 30.urteurrenaren ospakizuna

Erabiltzailearen aurpegia

Aurreko larunbatean, hilak 11, Gasteizko Adurtza ikastolako 30.urteurrenerako egin genituen buruhandiek zelako arrakasta izan zuten erakutsi nahi dizuegu.

 Aurreko ostiraleko ALEAn artikulua argitaratu ostean, oraingoan festako argazki batzuk dituzue ikusgai. Jaia primeran atera zen, egitarau oparoa izan baitzen: betiko jolasak, artisautza erakusketa, puzgarriak, pilota eta voleyball partidak, euskal dantzak, street dance, herri bazkaria, dantza festa...baina umeei (eta helduei ere) bereziki gustatzen zaiena aurtengo berritasuna izan da: BURUHANDIAK! Argazkietan ikusiko duzue zein ondo pasa zuten guztiek! Gora Adurtza ikastolako buruhandiak!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide