Gasteizko Santa Maria Kantoiko laugarren zenbakian dagoen Eva Forest Liburutopia ere hasiera bat bizitzen ari da. Kafea eta liburuak eskaintzen dituen espazio goxoan, Gorka Urbizuk Hasiera bat diskoaren sortze-prozesuari loturiko liburua aurkeztu zuen jendaurrean. TTAPek jaso du saioak emandakoa.
Gasteizko Liburutopian gaude, Santa Maria kantoiko laugarren zenbakian. Ezusteko atsegina Gasteizen bizi ez garenontzat, eta, ziurrenik, bertan bizi diren hainbatentzat. Liburutegi-kafetegia berri samarra baita. Gorka Urbizu, halako toki bat, badira guretzat arnasguneak.
Elkarrizketa hau TTAP aldizkari multimediak argitaratu du, eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai.