Jalgi! Voz jaialdia

"Plan estrategiko bat egon behar da, publikoa pixkanaka sortzen joateko"

Erabiltzailearen aurpegia Go Gasteiz Kultura 2022ko ira. 2a, 09:13

Maite Arciniega eta Ane Ruiz de Gordoa. / Argazkia: Endika Portillo

Ane Ruiz de Gordoak eta Maite Arciniegak Jalgi! Voz Festivalaren edizio berri bat zuzendu dute, iazko lehen esperientziaren ondoren.

Datorren irailean hasiko da Arabako hiriburuan Jalgi! Voz Festival aren bigarren edizioa. Musika klasikoa eszenatoki eta formatu desberdinetara eramateko asmoz sortu zen hitzordu hau, genero horri lotutako elitismoaren eta esklusibotasunaren aurreiritziak eraitsi ahal izateko. Ane Ruiz de Gordoa eta Maite Arciniega dira zuzendariak.

Anek Koru Zuzendaritzan graduatu zen eta Maitek Kantu Klasikoan, biak Kataluniako Escola Superior de Musican. Ikasketak amaitu ondoren, Gasteizera itzuli ziren eta indarrak batu zituzten hirian mugimendu berria sortzeko helburuarekin. "Interprete gisa ez nintzen hemen egiten ziren kontzertu eta programekin identifikatuta sentitzen, beraz, ahotsarekin erlazionatzen zen ikuskizunen bat sortzea pentsatzen hasi ginen, musika klasikoaren kontzeptua beste modu batera helarazten saiatzeko", azaldu du Maitek.

"Gasteizen bi mutur daudela sentitzen dugu: Principaleko kontzertuak edo amateurrenak. Tarte bat dago erdi hutsean, bete nahi genuena. Gainera, hemen ez dago goi mailako kontserbatorio bat non ikasleek produktu artistiko hau bilatzen duten, eta horrekin gure lagunak eta familia, musikariak ez diren pertsonak erakarriko zituen zerbait egin behar genuen", adierazi du Anek.

Marc Serra pianista ‘Jalgi! Classic Lounge’ kontzertuan./ Endika Portillo

Jalgi Voz! itxuratzen

Kultur programazioari buruzko ezagutzarik gabe, Ruiz de Gordoak Kulturaren Kudeaketa eta Marketin graduondokoa egitea erabaki zuen. "Zailena ideia batetik abiatu eta zerbait zehatzera eramatea izan da. Bientzako bidaia eta ikaskuntza izan da", azaldu du Anek. Gainera, erakundeen babesa izango ote zuten ez zekitenez, crowdfunding kanpaina bat ireki zuten lehenengo ediziorako behar zen dirua biltzeko: "Gai ekonomikoa da bertigo handiena ematen ziguna. Ez genekien zenbat eskatu eta zenbat ordaindu. Ez genekien musikariek kobratu ahal izango zuten ere".

Zorionez, erakundeek proiektua babestu zuten eta artistei zein aretoei ordaintzea lortu zuten. "Kultur programazioaren mundua oso prekarioa da, arrazoi ekonomikoetatik urrun, programatzen ditugun pertsonen pasiotik bizi da. Hau lanbide bihurtu nahiko bagenu, ezingo genuke. Biok egun osoz lan egiten dugu institutu batean eta gure bigarren bizitza honetan jaialdia zuzentzen dugu", diote.

Erreportaje osoa Go Gasteiz Kultura webgunean irakurgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago