Joseba Elorza MiraRuido bezala ezaguna da profesionalki. Soinu teknikari izateko ikasi bazuen ere, lana ematen zion irratia utzi zuen collagean aritzeko. "Ikusi nuen argazkiak moztuz, manipulatuz eta itsatsiz irudietan isla nezakeela beti buruan izan nuen hori", dio.
Photoshoparen aurrean ehunka ordu eman ondoren, modu autodidaktan ikasten, bere lanak blog batera igotzen hasi zen. "Esquire aldizkaritik deitu zidaten artikulu bat ilustratzeko. Hor hasi zen elur-bola biraka, eta enkargu dezente jasotzen hasi nintzen", azaltzen du Elorzak.
Baina duela zazpi urte bere collageak eboluzionatu egin zuten: "Nire collagetan denboraren dimentsioa gehitzea pentsatu nuen, eta animatzen hazi nintzen. Bideoklip bat egin nuen talde amerikar batentzat, eta horrek ekarri zuen gaur egun animazio eta bideo zuzendaritzako ibilbide bat dena. Orain ia bezero guztiek deitzen didate bideoak egiteko", azaltzen du.
Bere estilo bereziak National Geographic, Amazon Studios, Fox, Green Day, Love of Lesbian eta Berri Txarrak bezalako bezeroak bereganatu ditu. "Estilo markatu bat izatea eta nitxo jakin batean lekua egitea oso garrantzitsua da ilustrazioan edo animazioan jardun ahal izateko", azaldu du.