Euskarazko kultur sorkuntza, eztabaidagai

Erabiltzailearen aurpegia Go Gasteiz Kultura 2021ko urt. 7a, 13:17

Ruben Sanchez, Miren Narbaiza, Ane Gebara eta Iñaki Lazkano. / GO GASTEIZ KULTURA

Dagoeneko entzungai dago Euskararen Egunaren harira Ane Gebara, Miren Narbaiza, Iñaki Lazkano eta Ruben Sanchez partaide izan zituen solasaldiaren podcasta.

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen, eta, horren harira, euskarazko kultur sorkuntzari buruzko solasaldia egin zen Oihaneder Euskararen Etxean, horretan urteak daramatzaten hainbat lagunekin. Iñaki Lazkano, Oihanederreko programazio-arduraduna, Ane Gebara ipuin kontalari eta aktorea, Miren Narbaiza abeslaria, eta Ruben Sanchez bertsolaria izan ziren bertan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago