Nerea Lekuona

"Arterako bizi gara baina ez artetik"

Erabiltzailearen aurpegia Go Gasteiz Kultura 2020ko aza. 12a, 16:38

Nerea Lekuona artistaren sorkuntza prozesua ezagutu eta Montehermoson dagoen bere Desataduras erakusketa bisitatu du Go Gasteiz Kulturak.

Nerea Lekuonak beti izan zuen sormen lanekiko interesa. Amarika Aretoan sartu eta beste artista batzuen erakusketak ikusten zituen bakoitzean, zera pentsatzen zuen: "Nik honetan jardun nahi dut, nik gauza hauek egin nahi ditut". Horretarako, zinean, bideoan, diseinuan eta argazkigintzan trebatu zen. Gainera, Esther Ferrer eta Isidoro Valcarcel Medina artistekin ikastaroak egin zituen.

Bere lanekin "jendeak klik bat" egitea bilatzen du. "Eguneroko gauzak baino haratago pentsatzea, beste pertsona baten larruan jartzeko gai izatea, enpatia bilatzen dut", dio Lekuonak.

Gaur egun, Desataduras erakusketa Montehemoson dago ikusgai, baina "artistak beste era bateko enkarguez eta beste lan batzuez bizi gara; arterako bizi gara baina ez artetik".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago