Nork esango zion 16 urteko Begoña Martin hari antzerkira joan zen lehen aldi horrek bizitza osoa markatuko zuela? El Mono Habitado konpainiako aktoreak ez du inoiz ahaztuko Shakespeareren Sueño de una noche de verano: "Oso gogo txarrez joan nintzen antzerkira arrebarekin, baina irtetean sentitu nuen hori zela nire bizitza osoan egin nahi nuena", kontatzen du Begoñak.
Ordutik, horretarako prestatu eta jardun besterik ez du egin. "Zuzenekoagatik gustatzen zait antzerkia, oraina sentitzeagatik. Agertokira igotzeak bizirik nagoela sentiarazten dit", dio.
2017an, Raul Caminorekin batera, El Mono Habitado konpainia sortu zuen. Ordutik aurrera, Ave, osos!, Benditas, Señor canino eta El elefante y la paloma lanak sortu dituzte, besteak beste. Go Gasteiz Kulturak berarekin hitz egin du aktore baten lana nolakoa den eta interpretatzen duen pertsonaia bakoitza nola prestatzen duen ezagutzeko.
Albiste hau GO Gasteiz Kulturak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu ikusgai.