Lautadako 5. Komunitatean, armak erabat debekatuta daude. Nola gertatu da hau? Zergatik hartu zen neurri hori? Galdera horien eta beste batzuen erantzuna Iban Zalduak idatzitako Bisita bat arma museora, Armas Eusko Label para la Guerra plataforman oinarritutakoa, eta Zirriborroak eta gerok bultzatutako bigarren argitalpena.
Egitasmoa Azalaren ekimena da, Arabako Lasierra herrian kokatutako sorkuntza artistikorako gunea. Premisa hau du abiapuntu: "Lurralde guztietan, gero eta pertsona, kolektibo eta erakunde gehiagok bilatzen dituzte bizi-planteamendu alternatiboak, gaur egun ditugun erronkei aurre egiteko: ekologikoak, ekonomikoak, kulturalak, sozialak eta abar. Beharrezkoa da ekimen horiek ikusaraztea, eta horretarako, hainbat egilerekin batera, narrazio espekulatiboak egiten ditugu, haietatik abiatuta", azaldu dute Idoia Zabaleta Azalako zuzendari artistikoak eta proiektuaren arduradun den Arantxa Mendiharatek.
Prozesu guztiaren lehen urratsa izan da beste bizimodu bat proposatzen duten edo dagoeneko bizi dugun alderdiren bat salatzen duten ekimenen inbentarioa egitea. "Araban ematen ari diren alternatibetan zentratzen gara lehen bilduma honetan. Lehen erregistro bat egin dugu, baina zerrendari ekimen gehiago gehitzen jarraitzen dugu, ahalik eta zabalena izatea nahi dugulako", dio Idoiak.
Inbentarioa eskuan dutela, idazle arabar bat gonbidatzen dute proiektuan parte hartzera. Honek, aukera horietako bat hartu eta etorkizunean kokatutako espekulazio-fabula bat idatziko du, zeinetan alternatiba hori ohikoa eta egunerokoa izango den. Zabaletak azaldu duenez, "kontakizunak galdera honi erantzun beharko dio: zer urrats eman ziren alternatiba bat zena zabal zedin eta etorkizuna askoz hobea izateko?".
Erreportaje osoa Go Gasteiz Kultura web gunean irakurri dezakezue.