Kataluniako toki komunikabideak batzen dituen ACPC elkarteak ekitaldi bat egin zuen joan den ostiralean, Audimedia enpresari enkargatu dion Estudi d’Audiència de la Premsa Comarcal ikerketaren emaitzak aurkezteko. Premsa Comarcalen presidenteak, Francesc Fabregasek, azaldu du ikerketa hau behar-beharrezkoa zela, EGM delakoak 2016an utzi baitzion toki komunikabideen datuak aztertzeari. Ikerketaren datuak argiak dira: tokiko prentsa bizi-bizirik dago Katalunian, eta medio generalisten oso aurretik dago ranking guztietan: urtean 100.000 orrialde ekoizten ditu eta hilabetean 1.135.000 irakurlerengana iristen da. Irakurleek, gainera, 28 minutu dedikatzen diote batez beste toki komunikabideak irakurtzeari, eta haien %40 dira komunikabide jasotzearen truke ordaindu egiten dutenak. Interneten ere, toki komunikabide
Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.