Jokoteknia izenarekin egingo dute Bilbon hilabete bat barru lehen aldiz euskara hutsean egingo den bideo-jokoei buruzko jardunaldia. Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolatutako ekitaldiak bertako industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egiteaz gain, hemengo bideojoko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi, hausnartu eta elkar ezagutzeaizango du helburutzat. Jokoteknia ekitaldiaren lehenengo edizioa, maiatzaren 12an, larunbata, 09:00etatik 14:00etara, Azkuna Zentroko Bastida aretoan egingo da. Ekitaldia doan izango da, baina parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.
Jardunaldiko antolatzaileek euskal bideo-joko industriaren aditu, ikasle eta jokalariak elkartuko dituzte. Antolatzaileek azaldu dutenez, gaur egun dauden proiektuak ezagutzeko aukera eskainiko du ekitaldiak, eta horri lotuta, egungo egoeraren diagnostikoa egingo da, etorkizunerako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatzeko.
Aurpegi ezagunak batuko dira Jokoteknia jardunaldiaren lehenengo edizioan: Iker Álvarez Castellanos -Pokemon, Japonia-, Txus Ordorika, Cristian Rodriguez Landeira -Euskal Encounter-, Carlos Coronado Muñoz -Pantumaca-, Julen Zaballa García eta DigiPeneko Arantzazu Martinez Ugarte, Laura Barrenengoa Clemente eta Andoni Alonso Lizarralde.
Jardunaldiaren webgunea
Ekitaldiari buruzko informazio osatu jasotzen duen webgunea garatu dute arduradunek CodeSyntax enpresa teknologikoarekin elkarlanean: https://jokoteknia.eus/
Jardunaldiari buruzko informazioaz gain, webgunearen bitartez eman beharko da izena jardunaldian parte hartu ahal izateko.
Jokoteknia Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolatutako jardunaldia da eta CodeSyntax-en eta DigiPen-en laguntza izan dute prestaketa lanetan.
Egitaraua
09:15 Lokalizazioa eta itzulpengintzaren Boss Stagea. Iker Alvarez Castellanos (Pokémon, Japonia).
09:50 Bideojoko garapena: The Good, The Bad, The Ugly. Txus Ordorika.
10:25 Euskararen zenbaki arazoak. Cristian Rodriguez Landeira (Euskal Encounter).
11:00 Del local al global: Beneficis d'implementar el euskera i el català en infernium. Carlos Coronado Muñoz (Pantumaca)
11:35 Atsedenaldia.
12:10 Euskal bideojokoen hasi-masiak. Julen Zaballa Garcia.
12:45 Mahai-ingurua: Nola ikusten duzue Euskal Herrian bideojokoen industria?