Iritzia

Lagun, telefono kabina?

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Ibaibarriaga 2025ko mar. 26a, 15:08

Argazkia: 'La Cabina'.

Telefono kabina bat ezin aurkituta larri nabil, ze kalez konfunditu naiz ustez izkinan bertan dagoelakoan, baina ez dago ezer, "usteak ustel... ustel se ha confundido... joder, orain hemen inguruan non dago kabina bat ba?", pentsatu dut, "ze kontua da bilerara ez naizela iritsiko, agertu ezean urtebeteko beharra kakatzara!". Segidu dot korrika marmarrean, kale guztia Telefonicako propagandaz josia egonda ere, ez dut aurkitu nondik deitu.

Orduan bidegurutzean itsumustuan ezkerretara jo eta nahi barik kabinarekin tupust egin eta sekulako kaskarrekoa hartu dut. Minduta baina pozik (maiteminduta, maite zaitut maite zaitut, maite, maite, maite... kabina tortila... telefono kabina...) altxatu eta barrura sartu naiz, baina han ere ez zegoen nondik deitu."Mecaguen la...!" txilioka atrapatu nauelarik eskolara zihoan ume batek hatz luzea gora ipiniz Izorra hadi gestua egin dit, ateari danbatekoa emanda pentsatu dot: "Eta orain zer?".

Segitu dut presaka estuasunean ailegatuko ez naizen sentsazioak noiz itoko, gero eta nerbiosoago mundu guztiari preguntatzen non dagoen tortilla-kabina hitz totelekin. Jendeak jaramonik egin ez arren, nik behin eta berriz galdetu diet: "Mesedez lagun! Non dago patata-telefonoa?". Baina "Ez da posible, ezin liteke... honezkero jan dute", erantzun didate denek irribarre batekin... Kamioi bat pasatu da nire ondotik Jose Luis Lopez Vazquez telefono kabina barruan garrasika zeramala La cabina pelikula interpretatzen... Soinu baten pitadak esnatu nau... Pin, pin, piripi pin... el venao, el venao...(buruan maite zaitut, maite, maite maite... eta...ez da posible, ezin liteke... kantak nahastuta ditudala) orduan baso bete ur barruan dagoen hortz protesi atzean ikusi dut telefono mobila, "Eskerrak, berandu baino lehen deituko dut" esanda ohean buelta eman dut.

Imanol Ibaibarriaga.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago