IRITZIA

Jesus Salsamendi, Toki Eder Ikastolako erreferentea

Erabiltzailearen aurpegia Nikolas Xamardo 2026ko uztailaren 23a

"Gasteizen eta Araban mugarri bilakatu zen Toki Eder Ikastolaren jaiotza". Argazkia: Toki Eder.

"Tira, Jesus adiskidea, beti egin zenuen sinesten zenuena, beti sinetsi zenuelako egiten zenuenean"

Hitz hauen bidez, Jesus ezagutu eta bere adiskidetasunarekin ohoratuak izateko zortea izan dugunon sentimendua adierazi nahi dut. Izan ere, Jesus Salsamendiren pertsonarekin justizia egiten saiatzea esker oneko adierazpen funtsezkoa da, justizia eta elkartasun zentzuaren lekuko zuzen eta onuradun izan garenontzat.

Borroka prozesuan eta Toki Ederren lehen urteetan erakutsi duen konpromisoa eta fideltasuna utzi berri gaituen lagunaren handitasunaren adierazle dira (ondasun urria,  bizi behar dugun garai zalantzagarri honetan). Adiskidea ohoratu nahi dugu, betidanik egin izan den bezala, hildakoak ahalik eta azkarren ahaztu nahi diren garaiotan ez bezala.

Jesusen nortasun berezitik, bere sinpletasuna, intuizioa, konpromiso militantea, antolatzeko gaitasuna eta Toki Eder ikastolak ekarri zuen hezkuntza prozesu berritzaileari eskainitako dedikazioa azpimarratuko nituzke. A posteriori, gertakizun berezi horren (Gasteizen eta Araban mugarri bilakatu zen Toki Eder Ikastolaren jaiotza) efektu sozialak, hezkuntzakoak eta politikoak ikusita, gure lagun Jesusen figura berezia bere dimentsio osoan ulertzen dugu. Gogora dezagun Araban D eredua debekatuta zegoela ikastetxe publikoetan.

Gaur egun, Araban euskararen irakaskuntzaren hazkundea eta euskal nazio kontzientziaren hazkundea nabaria da eta Toki Eder gertakizunak markatzen du, non Jesus subjektu fidela izan baitzen.


Tira, Jesus adiskidea, beti egin zenuen sinesten zenuena, beti sinetsi zenuelako egiten zenuenean.

Agur eta ohore, Jesus! 

Nikolas Xamardo
EHUko Irakasle Jubilatua.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago