IRITZIA

Betoen garaia da

Erabiltzailearen aurpegia Adrian Rios 2026ko maiatzaren 18a

Beto garaia arribatu egin da. Beherapenak bezala eta betiko datan.

Beto garaia arribatu egin da. Beherapenak bezala eta betiko datan. Guztiok betoak jartzeko arrazoiak ditugu, baina batzuek ez dute aitortzen. Batzuentzat borroka marjinalak minbiziak dira. Hori dela eta, betoa ipintzen dute hainbat mugimendutan: LGTBIQ+ borrokan, feminismoan, ekologian, euskararen aldeko borrokan, etxebitzitzan… Ops! Etxebizitzan ez dago betorik, nahiz eta kapitalismoaren barnean borrokatu, hau onartuta dago. Beharbada, Sozialista atzizkia duelako?

Betoen kontra ari gara, bada hona hemen haien Espainiako aliatuetako baten adibidea: nire lagun bat baztertu zuten herri mugimendu baten militantea izateagatik. Betoa.

Nik ez dut Txosnagunean parte hartzen, ez dut inoiz egin eta ez naiz Gasteizko festetara hurbiltzen. Horregatik, ezin dut ofizialki adierazi betorik badagoen ala ez. Nolanahi ere, urtean zehar haien aldetik irainak jasan beharko banitu, nik ez nuke nire erasotzailea ondoan ukan nahi.  Normala denez, ezta?

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago