IRITZIA

Enviserreko langileen alde eta pribatizazioen kontra

Erabiltzailearen aurpegia Udal zerbitzuko lorezainak

Enviserreko lorezainekin bat egin dute udalaren zerbitzuko lorezainek. Argazkia: Sinatzaileak

Gasteizko Udala premiatzen dugu bere gain hartzera gatazka honi zein diru publikoarekin finantzatzen diren kontratuei dagokionez daukan ardura.

Enviserreko langileen grebaren harira, parke eta lorategien udal zerbitzuko hainbat langilek idatzi hau sinatu dugu hurrengoa adierazteko: 

Lehenengo, Enviserreko kideen borroka babesten dugula eta gaur egingo duten mobilizazioaren deialdiarekin bat egiten dugula. 

Bigarrenik, inposatu dizkieten zerbitzu minimoak gaitzesten ditugula, neurriz kanpokoak eta lan-eskubide ororen kontrakoak baitira. 

Hirugarrenik, pribatizazioa salatzen dugula eta zerbitzu publikoen sendotzea aldarrikatzen dugula euren desegitearen aurka. 

Laugarrenik, udala premiatzen dugula bere gain hartzera gatazka honi zein diru publikoarekin finantzatzen diren kontratuei dagokionez daukan ardura. 

Udal zerbitzuko lorezainak

Kepa Muñoz Fernandez, Idoia Ocio Cueto, Jon Lopez de Luzuriaga Saez de Camara, Zilia Gil Martínez, Aitor Garro Madinabeitia, Nicolas Ocio Pereda, Luis Mari Fdz. de Zañartu Beltran de Heredia, Emilio Risque Pascual, David Dulanto Estavillo, Rosa Crespo Laburu, M.Angeles Calvo Arruz, Ander Martinez de Lizarduy Garcia, Esther Leiton Calixto, Ivan Martín Delgado, Ana Maria Elorza Eguia, Edurne Estrada Diaz de Garaio, Pilar Rodriguez Dilis, ⁠Piedad Leorza Carlos, Txus Velasco Ordoñana, Miriam Lorente Oroz, Juan Basalo Dominguez, Maria Baez Vidal, ⁠Sandra Perez y Ovilo, ⁠Juanjo Riero Martinez eta ⁠Josean Cantero Sevilla.

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago