Inoiz pentsatu duzu Baiona bisitatzea lauburu tankera duen iman bat erosi barik?
Inoiz pentsatu duzu Baiona bisitatzea Errobin argazkirik egin barik?
Inoiz pentsatu duzu Baiona bisitatzea “ufff, zenbat euskal folklore!” esan barik?
-Bada, igande honetan aukera berria duzu: bisitatu Baiona turista izan barik.
-Nola? Hori posiblea da?
-Bai! Utzi maleta eta kamera etxean, eta hurbildu apirilak 6an 11:30etan Baionako Epaitegietara euskara defendatzera zure lagunekin.
Lurralde guztietan hizkuntza jasaten ari den erasoak salatuko ditugu, eta zehazki, Gorka Torreri eta Intza Gurrutxagari gure elkartasuna adieraziko diegu euskararen aldeko desobedientzia ekintzagatik izango duten epaiketagatik.
Adrian Rios Naranjo
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.