IRITZIA

Amaren etxea

Erabiltzailearen aurpegia Inaxio Lopez de Arana Arrieta 2024ko uzt. 5a, 10:04

Narbaizako herria. Argazkia: Wikipedia

Orain arte gure maizterra izan dena uztailaren 1az geroztik gure okupa da.

Ezagun da ez dagoela formula magikorik etxebizitzaren arazoa konpontzeko. Batzuentzat, alokairua oso tresna baliagarria da horretarako. Beste batzuentzat, ordea, alokairua atsekabe-iturri atergabea besterik ez da, maizterra nahiz etxejabea izan. Gu azken talde horretakoak gara, sufritzaileetakoak. Duela hamabi urte jarri genuen alokairuan amak Narbaizan daukan etxea, bere gurasoengandik jaraunspen bidez jasoa.

Urte hauetan guztietan maizter berbera izan dugu, eta azken lau urteotan ezin konta ahala kezka eta buruko min eragin dizkigu. Bada, orain arte gure maizterra izan dena uztailaren 1az geroztik gure okupa da: ekainaren azken egunean bukatu zitzaion alokairu-kontratua, baina ez du gure etxetik alde egin nahi, eta gure etxean jarraituko du, auskalo noiz arte. Okupa bat Narbaizan! Arabako Lautadan! Sekula halakorik! Diru piloa zor digu, gainera. Guk bi aldiz abisatu diogu kontratua ekainaren 30ean bukatzekoa zela, baina berak kasurik ez, eta erantzun ere ez.

Aurrerantzean ere legediak dioena zorrotz beteko dugu eta ahal den guztia egingo dugu gure etxea berreskuratzeko: gure abokatuak dagoeneko demanda jarri du Gasteizko Auzitegian, gure etxea askatzeko. Etsaia indartsua izan arren (egungo legediak eta Justizia Administrazioaren moteltasunak indar handia ematen baitiote), amaren etxea defendatzen jarraituko dugu.

Inaxio Lopez de Arana Arrieta.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago