Iritzia

Gure umeak ere badira

Erabiltzailearen aurpegia Izaskun Guarrotxena eta Markel Elortza 2024ko eka. 12a, 17:58

Argazkia: Gernika-Palestina herri ekimena.

"Palestinako familien mina barreneraino heltzen zaigu egunero eta haien umeak gureak ere sentiarazten ditugula zabaldu nahi dugu"

Gurasoon goizak zoramena izaten dira! Umeak esnatu, gosaria eman, jantzi… eskolara garaiz iristeko. Horiek dira guraso bezala gure eguneroko kezkak. Guretik 3.500 kilometrotara oso bestelakoak dira guraso palestinarren ardurak: umeei emateko janaria izango duten ala ez, bonba bat gainean erortzearen beldurra… Milioi bat ume baino gehiagok ez dute eskolara joaterik, milaka eta milaka dira etxe barik geratu direnak eta 14.000tik gora Israeleko Estatu Sionistak eraildakoak.

Egoera honen aurrean, Euskal Herriko guraso eta irakasleok hainbat ekimen egin izan ditugu azken hilabeteotan Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta genozidioa salatzeko. Gasteizko ekintzetan Palestinako umeak gureak ere badira leloa aukeratu genuen, eta aldi berean eta jakin barik, Bilboko Gurasoek ere, kezka berdinak bultzatuta, lelo bera aukeratu zuten. Behar honek elkarlanean aritzera eraman gaitu eta hurrengo igandean goizeko 11:30ean prentsaurreko bat emango dugu Bilboko Elkarbizitza plazan.

Palestinako familien mina barreneraino heltzen zaigu egunero eta haien umeak gureak ere sentiarazten ditugula zabaldu nahi dugu: PALESTINAKO UMEAK GUREAK ERE BADIRA!

 

Izaskun Guarrotxena eta Markel Elortza, Bilbo eta Gasteizko 'Palestinako umeak gureak ere badira' ekimeneko kideak.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago